Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

IMAJINATZEN DUZU?

¿Te imaginas? Ayudanos a imaginar - click aqui

Orrialdea: [3] : Guztira: [4] : Aurrekoa[1-2-3-4] Hurrengoa

Ezezaguna [2010/05/19]
ME IMAGINO QUE..."Pueda nacer, ya que esta muy bien el que participemos en la sociedad como el resto, educación, trabajo, ocio... Pero para eso primero tengo que nacer ya que hoy en día con los avances científicos cada vez es más facil y más preciso el diagnosticar anomalias, sindromes... y son más las personas que decicen no seguir adelante con esos embarazos. Yo me planteo, la sociedad cada vez está más sensibilizada, nos acoje mejor... pero sin embargo a nivel personal cada vez son más las personas que se plantean el no continuar con un embarazo donde se detecta alguna anomalia. Esto no es un mensaje en contra del aborto sino a favor de que las personas con discapacidad intelectual tengan derecho a desarrollarse plenamente desde el momento de la concepción y no sea visto como algo negativo sino como algo diferente, como diferente es cada ser."
FEVAS [2010/04/29]
Neria bezalakoa, nire bizitza bezalakoa, edozeinena bezalakoa... , pertsona guztiak egunero aurre egin behar dizkiogun gauzekin, onak zein txarrak, NORMALTASUNEZ beraz.
Anderren ama [2010/04/29]
Ander independienteki bizitzen imajinatzen dut, bere neskalagunarekin agian. Asko gustatuko litzaioke. Asko ikasten ari dela ikusten dut eta oso autonomoa da; neskalaguna lortzearena zailagoa ikusten dut... Gutxienez, aukerak izan ditzan, orain ematen ez dizkiotenak
Joserra [2010/04/29]
“ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN BIZITZA HEMENDIK 20 URTETARA IMAJINATZEN...” Eskubideei eta gizartean partehartzeari begira aurrera egiten jarraitu beharko genukela uste dut OROKORRENETIK HASITA (GUZTION BIDE BERDINETATIK)... Horrek esan nahi du “etiketarik gabeko zerbitzuak”... elkarteak ere ez luke etiketa mantendu beharko, bakarrik BERE ABOTSA proiektatzeko (erakundeen aurrean bere burua aurkezteko) eta Erakutsi laguntza eredugarriak daudela (ez orokorrak ezta txarrak ere), bestelakoak erakundeei eginarazi beharko lizkioke. Uste dut ere harreman laguntzak errazteko Elkarteak solidaritate praktika hori izan beharko lukela bere kide artean (tutelan, zerbitzu txarreei aurre egiteko eskubideen alde egiten, ... ) uste dut beharrezkoa dela eta ez dela egiten
Gertuko etorkizunerako Txolarte taldeak txikiagoak izatea gustatuko litzaiguke, adina eta afizioak kontuan harturik talde txikiagoak eginez, ez horren orokorrak.
Aisialdiari begiratuta, beste herrialdetara bidaiatu nahi dugu, denon gustuak kontuan hartzea gustatuko litzaiguke.
FEVAS [2010/04/29]
Inklusioa, normalizazioa edo bizi kalitateari buruz hitz egin nezake, baina horrenbeste aldiz entzun eta idatzi ditugu, mobilizatzeko eta ilusioa sortzeko boterea galdu egin dutela. Egia da ezin ditugula begi bistatik kendu, baina badago ordea hitz bat hemendik 20 urtetara gure bizitza nolakoa gustatuko litzaidakeen izatea hobeto adierazten duena: Norberaren gaitasunak alde batera utzita “zoriontsuak”. Galdera izango litzateke: zer behar dugu zoriontsu izateko ? Pertsona bakoitza bakarra dela eta behar espezifiko desberdinak direla jakinda, badaude guztiontzako oinarrizko zenbait gauza lehen bailehen konpondu beharrekoak, eta horiei erantzutea legezkoa iruditzen zait, batez ere bigarren edo hirugarren mailako herritar izatera baztertuta dauden kolektiboi buruz ari garenean. Pertsona hauek guztiak babesaz, maitasunaz, lagunetaz, heziketa egokiaz, enplegu duin batez, aukerak izateaz, erabakitzeko askatasunaz, komunitateko bizitzan parte hartzeko aukeraz, errespetutuz tratatu izateaz, eta, batez ere, haien ametsei eta garapen pertsonalei inork mugarik ez jartzeaz goza dezaten nahiko nuke.
Enplegu arrunt gehiago egotea.
Jonen ama [2010/04/29]
Gehien importa zaidana Jon zoriontzua izatea da, nahi duen bezala bizitzea. Hortarako bera entzun behar dugu.
FEVAS [2010/04/29]
Gustatuko litzaidake etorkizun bat non adimen urritasuna duen pertsona batek prestakuntza egokia jasotzen duela, lan egiten duela, etxebizitza bat duela, bikotea duela, aisialdiaz gozatzen duela, ilusioak dituela ...... entzuten dugunean ez zaigun arraroa edo salbuespena irudituko. (FEVAS)

Orrialdea: [3] : Guztira: [4] : Aurrekoa[1-2-3-4] Hurrengoa



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia