#HORRELAKOADANIREBIZITZA KANPAINAREN AURKEZPEN EKITALDIA |
Asteartean urriak 13, aurkeztu genuen #HorrelakoaDaNireBizitza Donostiako Antzoki Zaharrean. Ekitaldia benetan hunkigarria izan zen, sorpresaz beterikoa eta momentu zoragarriz betea, bertan egon ziren Atzegiko lagun guztiei esker. Besterik gabe eskerrik asko hurbildu zineten guztioi.
Ekitaldiaren argazki batzuk ikusi nahi badituzue egin klik hemen.
Ekitaldian egoteko aukerarik izan ez zenuten guztiei, bertan ikusi genituen hainbat bideo ikusteko aukera duzuela jakinarazi nahi dizuegu, ondorengo esteketan klik eginda.
ElkarriOn 2015 (Urte osoan zehar jaso ditugun argazkien bilduma bideoa)
Atzegi 2015 (Aurreko kanpaina aurkeztu genuenetik hona egindako ekintzen bilduma bideoa)