BOLUNTARIOEN II TOPAKETA |
Azaroaren 8an, FEVASek antolaturiko Boluntarioen II Topaketa ospatu zen Gasteizen, Diocesano kultur zentroan. Topaketaren protagonistak Euskadiko erakunde desberdinetako boluntarioak izan ziren eta beraiek bizitutako esperientziak partekatzeko aukera izan zuten “Motiboak ditugulako” lelopean.
Gaur, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugunez... Eskerrak eman nahi dizkiegu bertan parte hartu zuten boluntario guztiei.
ESKERRIK ASKO!!