ASTEBURU PASA ISLARA |
Asteburu pasa bat antolatu dugu Islara ekainaren 11tik 13ra.
Plan ezberdinak egingo ditugu: Altamirako "neocueva" bisitatuko dugu, Isla, Santillana de Mar eta Noja ezagutuko ditugu eta Cabárcenon eguna pasako dugu.
Izen-emateak maiatzaren 24tik 25era izango dira Atzegiren webgunean edo bulegora deituz (943 42 39 42).
Plaza mugatuak daude eta izen emate ordenaren arabera banatuko dira.