Aurtengoan Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolek euskararen alde urtero antolatzen duten jaialdia, Usurbilen izango da. Eta edizio honetan, Gizarte Inklusiboa eraikitzeko eraldaketa sozial eta kulturala ezinbestekoa dela ulertuz ekitaldi ugari antolatzen ari dira errealitate ezberdinak ezagutzera emateko.
Ildo horretatik hain zuzen ere, JENDARTEAN BIDAIDE antzerki inklusiboa antolatu dute eta bertan partehartzera animatu nahi zaituztegu. Hitzordua, irailaren 18a, arratsaldeko 19.30etan, Usurbilgo Sutegi aretoan. Sarrera 5 eurokoa da pertsonako eta plaza kopurua mugatua da; beraz, etortzeko asmoa baduzu gurekin harremanetan jarri zaitezke telefonoz (943 423 942) eta zure sarrera erreserbatu irailaren 14a baino lehen.
Aurten Kilometroak Usurbilen ospatuko da.
Kilometroak euskararen jaialdia da.
Jaialdi hau Gipuzkoako ikastolek antolatzen dute.
Aurten antzerki inklusiboa antolatu dute.
Irailaren 18an izango da arratsaldeko 19.30etan.
Joan nahi izanez gero 943 423 942 telefonora deitu behar duzu eta zure sarrera erreserbatu.
Sarrerak 5 euro balio dute.