ABENDUKO BOLETINA DAGOENEKO PREST |
Laster jasoko duzue zuen etxeetan edo posta elektronikoaren bitartez abenduko boletina. Bitartean ondoko estekaren bitartez ikus dezakezue.
Oraingoan, aldizkaria ulergarriago egiteko asmoarekin irakurketa errazeko hainbat testu erantsi ditugu. Poliki-poliki beste argitalpen eta komunikazio tresnak egokitzen joango gara helburu berarekin.