AUTOGESTOREAK |
Atzegiko autogestio taldeak adimen urritasuna duten pertsonek euren behar eta desioak adierazteko espazio bat sortzea du helburu. Gaur egun, 11 pertsonek osatzen dute talde hau eta astero elkartzen dira interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratu, euren eskubideak defendatu edo beste pertsonekin dituzten kezkak partekatzeko. Bertan, askatasunez hitzegin, adierazi, norberaren bozeramaile izan daitezke; hau da, norberaren bizitzaren protagonista.
Talde honek autogestio topaketetan parte hartzen du beste talde euskaldunekin batera.