ZINEMALDIRAKO GURE GOMENDIOA |
Datorren ostiralean hasiko da Zinemaldia Donostian.
Irailaren 19tik 27ra bitartean
film asko ikusi ahal izango ditugu zinema eta antzokietan.
Atzegiko Berdintasun Batzordetik
pelikula bat gomendatu nahi dizuegu: "Los Domingos".
Zuzendaria eta aktore nagusia emakumeak dira.
Filmean neska gazte baten istorioa kontatzen dute.
Ainara du izena eta zer ikasi nahi duen erabaki behar du.
Baina hartzen duen erabakia ez du inork espero.
Ikustera animatzen zaituztegu!!