UDAKO PARTE HARTUZ OPORRAK |
Jada antolatu ditugu uda honetarako Parte Hartuzeko oporrak.
Aukeratutako lekuak Salou, Pineda, Calella, Gijon, Isla, Palencia, Ledesma, Jaca, Lloret de Mar eta Tres Naciones Zirkuitua (Katalonia eta Aragoi artean) izan dira.
Bost txanda eskeiniko ditugu aurten: abuztuaren 1etik 7ra, abuztuaren 6tik 12ra, abuztuaren 11tik 17ra, abuztuaren 13tik 19ra eta abuztuaren 16tik 22ra.
Izen emateak maiatzaren 29tik ekainaren 1era arte izango dira (17.00ak arte).
Izena emateko, Atzegira deitu edo webgunea erabili dezakezu.
Aurten plaza mugatuak daude baina ez ditugu izen emate ordenaren arabera banatuko.
Irizpideei eta arauei buruzko informazio guztia dokumentu batean daukazue eta oso garrantzitsua da irakurtzea.
Atzegi
Okendo 6, behea
20004 Donostia
Tel: 943 42 39 42
IFK: G20044095