PARTE HARTZE HANDIA CITA ALZHEIMERREN HITZALDIAN |
Astelehenean Down sindromeari eta Alzheimerrari buruzko hitzaldi bat jaso genuen
CITA Alzheimer Fundazioko Miren Altuna neurologoaren eskutik.
Hitzaldia Donostiako Ernest Lluch kulturetxean eskaini zen
eta arrakasta handia izan zuen 100 pertsona inguru bildu zituelako,
bertaratu zirenen eta streaming bidez jarraitu zutenen artean.
Saioa esparru soziosanitarioko profesionalei zuzendua zegoen,
eta Atzegiren eta Goyeneche Fundazioaren laguntzarekin antolatu zen.
Hitzaldian Down sindromea duten pertsonen zahartzearekin loturiko erronkak jorratu ziren,
adin goiztiarretatik Alzheimer gaitza garatzeko duten arriskua azpimarratuz.
Halaber, diagnostiko goiztiarrak errazteko gomendio eta jarraibideak aipatu ziren,
kolektibo honen bizi kalitatea hobetzen lagundu dezaketenak.
Atzegi
Okendo 6, behea
20004 Donostia
Tel: 943 42 39 42
IFK: G20044095