Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KIROLA ELKARREKIN JARDUNALDIAREN VI. EDIZIOA

Martxoaren 12an  Kirola Elkarrekin jardunaldia ospatuko dugu Legazpin. Ekimen honetan 10 elkarteetako 300 kirolariek hartuko dute parte, sei kirol ezberdinetako ekintzak burutuz (mendi ibilerak, igeriketa, futbola, pala, boloak eta aurten ziklo indoor ere). Jardunaldia partehartzean eta elkarlaguntzan oinarritutako topaketa egun bat izan nahi du. 

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurtengoan herriko Danantzako Bolo Elkartearen kolaborazioa izango dugu Atzegi, Izadi Zaleak, Legazpiko Igeriketa Taldea, Ilintxa eta Pilota Eskolarekin batera.

Eguneko plangintza honakoa izango da:

  • 9:15 Harrera kirolari eta delegazioei
  • 9:30 Mendi martxaren hasiera polikiroldegian Aztiriara
  • 10:00 Futbol, pala, bolo eta igeriketa txapelketen hasiera
  • 10:30 Ziklo indoor aktibitatearen hasiera
  • 13:30 Gizarte zentroan topaketa elkarrekin bazkaldu eta disfrutatzen jarraitzeko
  • 16:30 Jardunaldiaren amaiera

Parte hartu nahi baduzu Atzegira deitu (943 42 39 42) edo ocio@atzegi.org helbidera mezu bat bidali dezakezu otsailaren 10a baino lehen.

Informazioa zabaltzeko sakatu hemen.

Animatu zaitez parte hartzera!!!

Irakurketa erreza
Martxoaren 12an Kirola Elkarrekin jardunaldia ospatuko dugu Legazpin.
Kirola Elkarrekin kirolarien topaketa bat da.
300 kirolari baino gehiago parte hartuko dute.
Batzuk adimen urritasunarekin, beste batzuk gabe.
Egun osoan zehar futbol, pala, igeriketa, bolo eta ziklo indoor aktibitateak antolatu ditugu.
Parte hartu nahi baduzu Atzegira deitu dezakezu 943 42 39 42 telefonora.
Mezu bat ere bidali dezakezu ocio@atzegi.org helbidera.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia