FAMILIEN BAZKARIA ESKORIATZAN |
Larunbatean Debagoienako familiak Eskoriatzan bildu ginen.
Egunari hasiera eman genion urtean zehar bailaran egondako ekintzak azalduz.
Ondoren, festa giroan, plazara gerturatu ginen.
Bazkariarekin jarraitu genuen eta festari amaiera eman genion musika eta dantzekin.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu prestaketa lanetan parte hartu zenuten pertsona guztiei.
Lan asko dago atzetik egun hau guztiok disfruta dezagun (antolaketa, mahaiak prestatu, garbiketak…): familiei, Garaguneari eta Eskoriatzako Udalari eskerrik asko!