EKINTZEN AMAIERA OSO ONA VICTORIA EUGENIAN |
2024-25 ikasturtea amaitu da eta hori ospatzeko, ekainaren 11ean ekitaldia egin genuen Victoria Eugenia antzokian.
Kultur ekintzetako partehartzaileak eszenatokira igo ziren urte guztian zehar ikasi dutena erakusteko asmoz.
Sarrera guztiak agortu zituzten eta oso giro ona egon zen.
Dantza, antzerkia, musika eta zinea izan ziren bertan eta kirol ekintzak ere presente izan genituen.
Publikoa oso gustora gelditu zen partehartzaile guztiek egin duten lanarekin.
Zorionak! Hurrengo ikasturtean prestatuko duzuena ikusteko gogotsu gaude!