Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AZPEITIKO TXOLARTEAK UZTAILAREN 28AN ESTREINATUKO DU LOKAL BERRIA

Azpeitiko Udalak eta Atzegik lokal berriaren lagapena sinatu dute.

Egoitza berria uztailaren 28an inauguratuko da, 19:00etan, eta herritar guztiak daude bertara gonbidatuta.

Lokala Azpeitiko Perez Arregi Plazako 1. zenbakian dago, Telefonikaren eraikin berrituan.

Espazioak 130 metro karratu ditu, sukalde-jangela batekin, egongela batekin, proiekzioetarako eta atsedenerako txoko batekin eta bileretarako espazio batekin.

Txolartearen jardueretarako, hitzaldietarako eta familien zein komisioaren bileretarako balioko du, besteak beste.

Atzegitik eskerrak eman nahi dizkiegu Azpeitiko Udalari eta komisioko kideei albiste hau posible egiteagatik.

 

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia