Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ANDER ALBERDIK IDATZITAKO BERTSO BATZUK

Hemen dituzue Ander Alberdik idatzitako bertso batzuk ATZEGIri, TXOLARTEko monitoreei eta GUREAKi. Argazkian ikusten dugu bertsolaria ezkontza batera joateko prest.

ATZEGI

Argi izpi bat behar genuen

ta zuek sortu ATZEGI.

Izerdi hotza, bakardadea,

hasiera ez zen izan guri.

Elkartasunak ekarri zigun,

merezi genuen sari.

Eskerrik asko, lagun-guraso,

denoi musutxo bat tori!

 

TXOLARTE

Aisialdian laguntza eskainiz

txapeldun dugu TXOLARTE.

Gazte jatorrak, alai politak

lanean beti prest, tente.

Parranda zale eta juergistak,

gorputzak alto egin arte.

Zuekin jarrai, guk nahi genuke

beste ehun ta bat urte.

 

GUREAK

ATZEGIren ekimena da,

GUREAK talde bikaina.

Minusbaliatuei lana eskaintzea,

elkarte honen zeregina.

Bi mila eta seirehun lanpostu,

dotorea etekina.

Zuen jarduna, mundu osoan

piztu baitu ikusmina.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia