2020. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA |
60 URTE BIDELAGUNAK BILTZEN
Aurtengo kanpaina Atzegiren 60. urteurrenarekin bat dator, beraz, ospakizun bat ere bada. Alde batetik, 60 urte hauetan zehar Atzegiren ondoan egon diren pertsona atzegizaleak omendu nahi ditugu: bidelagunei daukaten balioa eman nahi diegu. Hauek dira Atzegiren historian zehar ondoan egon direnak eta adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitza hobetzeko borrokatu dutenak. Bide honetan zehar, lehen pentsaezinak ziren hainbat helburu lortu dira, lan munduan, aisialdian edo eskubideei dagokienez, eta hori Atzegiko familiei, boluntarioei, kolaboratzaileei eta adimen desgaitasuna duten pertsonei esker izan da. Guztiek egin dute lan gizartea aldatzeko, ikuspuntu berri bat emateko, aukerak handitzeko eta eskubideak onartuak izateko.
Bestalde, gizarteari gonbipena egin nahi zaio kolektibo honi laguntzen jarrai dezan; oraindik helburu asko daude lortzeko eta gizarte gipuzkoarra, orain dela 60 urte bezala, oso beharrezkoa da gaur egun.
Kartela
Aurtengo kartelak elkartean 60 urte hauetan zehar bidelagun izan diren pertsona desberdinak erakusten ditu.
Bideoa
Bideoak Atzegiren 60 urteetan zehar errepasoa egin nahi du, bidelagun batzuen bitartez. Eman diren pauso batzuk ere biltzen ditu.
Sarean
atzegi.eus/bidelagunak mikrositea martxan jarri dugu kanpainari buruzko informazioa biltzeko. Mikrosite hau astero berrituko da; Atzegiren bidelagun izan den pertsona baten testigantza gehituko dugu astero.
Kontuan izan beharreko datak
Kanpainaren iraupena: Urriaren 19tik 27ra
Aurkezpen prentsaurrekoa
Urriaren 19an, 11.30ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian.
Kanpainako ekitaldi nagusia
Urriaren 20ean, 18.30ean, Antzoki Zaharrean.
Eskualdeko ekintzak
URRIAK 19:
URRIAK 20:
URRIAK 21:
URRIAK 22:
URRIAK 27:
URRIAK 29:
ERRENTERIA (12.30, udaletxean)