2019. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA |
BIZI NIRE ERREALITATE INTELEKTUALA ETA MUGAK HAUTSI
Aurtengo kanpainak irisgarritasun kognitiboaren gaia tratatzen du. 'Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi' lelopean, Atzegik gizartea animatu nahi du "adimen desgaitasunaren betaurrekoak" jartzera; horrela, pertsona hauek errealitatea ulertzerako orduan dauzkaten zailtasunak sentitu eta nabaritzeko aukera izango dute.
Eguneroko bizitzan hainbat egoeratan, pertsona askok, eta are gehiago adimen desgaitasuna dutenek, arazoak izan ditzazkete mezu batzuk ulertzeko: jatetxeetako kartak, egutegiak, garraio publikoko ordutegiak, ulertzeko zailak diren irudiak, informazio liburuxkak, hauteskundeetako programak, etabar. Kanpaina honekin, gizartea zailtasun horietaz konturatzea nahi du Atzegik eta mezu xumeak erabiltzea, ingurune ulerterraz bat sortzeko. Gauza hauek pertsonen autonomia eta independentzia handitzen laguntzen dute eta horrela, euren bizitza kalitatea hobetzen da.
Gainera, kanpaina honek gizartea animatzen du irisgarritasun kognitiboaren inguruan pentsatzera. Bakoitzak, bizi den edo lan egiten duen inguruan, informazioa irisgarriagoa izateko keinu txikiak egin ditzan lortu nahi du kanpainak.
Kartela
Aurtengo kartelarekin gizartea animatu nahi da "adimen desgaitasunaren betaurrekoak" jartzera, eguneroko bizitza beste ikuspuntu batetik ikusteko.
Bideoa
Bideoak erakutsi nahi du adimen desgaitasuna daukan pertsona batek eguneroko bizitzan mezu batzuk ulertzeko izan ditzazken arazoak.
Sarean
Atzegi.eus/realidadintelectual mikrosite-a martxan jarri dugu kanpainako informazioa modu errazagoan zabaltzeko eta horri buruzko albisteak ezagutzera emateko.
Liburuxkak
Liburuxka batzuk diseinatu dira kanpainaren helburuak adibide garbi batzuen bidez azaltzeko.
Kontuan edukitzeko data batzuk:
Kanpainaren iraupena: Urriaren 2tik 11ra
Rueda de prensa de presentación
Urriaren 2an 10.30ean en Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian.
Kanpainako ekitaldi nagusia
Urriaren 8an, 18.30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Aurkezpenak eskualdeetan
URRIAK 2:
URRIAK 3:
URRIAK 4:
URRIAK 5:
URRIAK 7:
URRIAK 8:
URRIAK 9:
URRIAK 10: