2018. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA |
GURE TXANDA DA
Aurten adimen desgaitasuna duten pertsonak boluntario lanetan aritzen direla erakutsi nahi dugu Gure Txanda da kanpainarekin.
Aurtengo kanpainak helburu bikoitza du: alde batetik, adimen desgaitasuna duten pertsonek boluntario izateko duten gaitasuna ikusgai egitea, eta bestetik, boluntario izateko aukera berriak bilatzea. Gero eta pertsona gehiago hurbiltzen dira Atzegira boluntario izateko interesarekin, eta askok errepikatu nahi dute edo beste zeregin egonkorragoa bilatu nahi dute.
Atzegitik dagoeneko Elikagaien Bankua, Lilaton, Ehunmilak edo San Silvestre erakundeekin lanean ari gara. Esperientzia hauek oso "positiboak" izan dira bi aldeentzat, eta kanpaina honekin boluntarioekin lan egiten duten erakunde gehiago erakarri nahi ditugu aukera berriak sortzeko. Atzegitik uste dugu boluntariotza inklusio modu bat dela, baliagarri sentitzeko balio duena, eta besteei laguntzeko grinak ilusio handia pizten du.
Kartelak
Boluntaritza egiteko bi modu ezberdin erakusten dituzte kartelek, eta boluntarioekin lan egiten duten erakundeentzat adibide izan nahi dute.
Bideoa
Bideoak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat boluntaritza egiteak duen balioa erakutsi nahi du.
Sarean
Atzegi.eus/guretxandada espazioa sortu dugu kanpainaren berri eman eta honen jarraipena egiteko. Bestalde, sare sozialetan ere kanpainaren inguruko informazioa emango dugu.
Foiletoak
Azalpen foileto batzuk diseinatu dira, boluntaritzarekin lan egiten duten erakundeei banatzeko.
Kontuan izateko datak
Kanpainaren iraupena: Urriaren 3tik 11ra
Aurkezpen prentsaurrekoa
Urriaren 3an, 11.30ean, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Kanpainako ekitaldi nagusia
Urriaren 9an, 18.30ean, Antzoki Zaharrean.
Aurkezpenak eskualdeetan
URRIAK 4:
URRIAK 5:
URRIAK 8:
URRIAK 10:
URRIAK 11: