Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA 2013

ATZEGIN GUZTIOK DUGU GURE PAPERA, AURKITU ZEUREA!

“Atzegin guztiok dugu gure papera. Aurkitu zeurea!” lelopean aurtengo kanpainaren helburua adimen urritasuna duten pertsonentzako ingurune positibo batek duen garrantziaz jabetzea da, non lagunduak, maitatuak eta onartuak sentitzen diren. Izan ere, zailtasunak ez baitira bakarrik adimen urritasunaren ondorio ingurune desegokien ondorio baizik. Horregatik aurtengo kartelean 9 pertsonek Atzegin duten papera adibide gisa aurkezten dugu, gutako bakoitzak, txikia bada ere, bere papera aurkitu dezan.

Animatu eta aurkitu zeure papera! Guztion artean gizarte hau osatzen dugulako bakoitzak badu zer eskeini.

Senide izan edo ez izan, adimen urritasuna izan ala ez izan, denbora libre asko duzula edo ez duzula, gizon edo emakume, ikasketak eduki ala ez, edonongoa zarela ere … ZUK ERE AURKI DEZAKUZE ZURE PAPERA ATZEGIN!

KANPAINAREN EKITALDIAK

Kanpainaren iraupena: 2013ko urriaren 7tik 11ra

PRENTSAURREKOAK

Aste guztian zehar Gipuzkoako udalerri ezberdinetan 11 prentsaurreko egingo dira kanpaina aurkeztu eta eskualdeetan egiten den lana ikusgarriagoa izan dadin.

KANPAINAREN EKITALDI NAGUSIA

2013ko urriaren 9an, arratsaldeko 18.30etan Antzoki Zaharrean

  •  Kanpainaren aurkezpena portagonista guztien laguntzarekin
  • 2014ko minibideoen lehiaketaren aurkezpena

KANPAINAREN EUSKARRIAK

Urtero bezala kartela da gure kanpainaren protagonista. Baina ondoren zehazten dizkizuegu kanpaina honetako beste baliabideak batzuk:

Gainera, Facebook eta Twitterren bitartez ere informazioa jasotzen jarraitu dezakezu.

Kanpaina dela eta, aurtengoan ere antolatuko dugu Minibideoen 5. lehiaketa izango dena laguntzeko modu ezberdinak erakusteko asmoarekin. Erakutsi zure papera! Adimen urritasuna duten personen bizitza hobetzeko lagungarriak diren paper ezberdinak erakustea nahi dugu.

Ondoren lehiaketaren oinarriak ikus ditzakezue. Animatu zaitezte parte hartzera!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.