Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZUMAIAKO UDALAK DONAZIOA EGIN DIO ATZEGIRI

Urtarrilaren 19an, Atzegik 1.833 euroko donazioa jaso zuen Zumaiako Udalaren eskutik. Zumaiako Udalaren ordezkari Oier Korta alkatea eta Kristina Vicente Berdintasun zinegotzia izan ziren eta Atzegi ordezkatuz Mitxel Lakunza Atzegiko zuzendaria, Naroa Artola eskualdeko Familia Laguntza zerbitzuko teknikaria eta  Atzegiko bazkide eta herrian oso ezaguna den Onintza Korta izan ziren.   Emaria Zumaiako erromesen aterpetxearen kudeaketari dagokio.  Beste behin eskerrak eman nahi dizkiogu Zumaiari azaldu duten jarrera #Kaleatzegizaleagatik, egunero adimen urritasuna duten pertsonen bizitza errazten duelako. Eskerrik asko! 

Informazioa zabaldu nahi izanez gero ondorengo estekan ikus dezakezue Zumaiako udalak publikatutako berria eta baita argazkia ere.

Sakatu hemen berria ikusteko.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia