Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

UMEENTZAT AISIALDI PROGRAMA BERRIA

Azkenaldian jaso ditugun eskaerak direla eta, haurrei zuzendutako programa berri bat martxan jartzea erabaki dugu Atzegiko Aisialdi eta Gizarte Partaidetza Zerbitzutik. Programa hau hurrengo hilabeteetan burutuko da eta bere helburu nagusia euren adinerako egokiak diren aisialdiko ekintzak ingurune normalizatu batean burutzeko aukera izatea da. Horretarako zenbait iharduera proposatuko dizkizuegu hurrengo udaberrian. Ekintza hauek adimen urritasunik ez duten gazteentzako irekiak egongo dira. Beraz, zuen seme-alaben senide eta lagunei informazio hau helaraztea eskatzen dizuegu ingurune normalizatuago bat lortzeko asmoarekin. Iharduera hauek uztailean eskainiko diren udaleku irekien hastapena izango dira. Udaleku hauek beste erakundeak eskaintzen dituzten programetan parte hartzeko aukera ez duten haurrei zuzenduak izango dira (Kutxako Udalekuak, Eusko Jaurlaritzako udalekuak, …)

 

Hurrengo orrian agertzen den koadroan burutuko diren ihardueren inguruko xehetasunak azaltzen dizkizuegu. Informazio gehiago jakin nahi izanez gero Atzegiko bulegoetara deitu (943 42 39 42) eta Ainhoarengatik galdetu.

Ihardueraren deskripzioa

Hartzaileak

Data eta Ordutegia

Izen-emate epea

Prezioa

Arratsaldea txiki park-en: Donostian elkartuko gara autobusa hartzeko. Ondoren Txiki Park-era joango gara boluntarioen laguntzarekin arratsaldea pasatzera. Ekintza amaitu ondoren autobusa hartu eta Donostiara bueltatuko gara.

8-11 urteko gazteak

Martxoak 10 16:00/19:00

Otsailak 23a arte

 9 €

Arratsaldea Igeldon: Funikularraren plazan elkartuko gara. Bertatik Igeldora igo eta bertan pasako dugu arratsaldea. Ondoren funikularrean jaitsiko gara elkartze gunera.

12-16 urteko gazteak

Martxoak 10  16:30/19:30

Otsailak 23a arte

 9 €



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia