Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MENPEKOTASUN LEGEA

Mendekotasun legea

Mendekotasun Lege "famatu"aren berri ematen saiatuko gara, era laburrean bada ere.

Ezer baino lehen, jakin ezazue Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuak telefono bat jarri duela bereziki lege honen gaineko zalantzak erantzuteko emateko. Hauxe da telefonoa: 900434343. Halaber, Atzegiko 943 42 39 42 telefonora deitu dezakezue zuen egoera konkretua azaltzeko.

Jakin behar den lehenengo gauza da: lege honek ematen dituen edozein prestazioren onura jaso ahal izateko, mendetasun mailaren balorazioa eskatu behar duzuela zuen udaleko Gizarte Zerbitzuetarako departamentuaren bidez. Aldunditik eskatutako balorazioa egingo dute emaitza ondorengo mendekotasun gradu eta mailen artean kokatuko delarik (handitik txikira):

Behin mendekotasun maila baloratuz gero, hiru gradutan banatzen da:

III gradua: mendekotasun handia.

· 1go maila

· 2. maila

II gradua: mendetasun sakona.

· 1go maila

· 2. maila

I gradua: mendetasun apala.

· 1go maila

· 2. maila

Eskaintzen diren prestazioak laburtu aurretik, hona hemen jakin beharreko zenbait gauza

· Prestazio ekonomikoei dagokienez, mendekotasun maila arabera gehienezko kopuru batzuk daude. Kopuru horiek jaitsi egiten dira zuen senidea eguneko zentrora joanez gero, etxeko laguntza jasoz gero, dituen diru-sarreren arabera...

· Legea indarrean sartzea era progresiboan egingo da:

- 2007an III graduko 1 eta 2 mailakoak izango dira onuradunak.

- 2008an II graduko 2 mailako mendekotasuna duten sakonak.

- 2009an, II graduko 1 mailako sakonak.

- 2011an, I graduko 2 mailako apalak.

- 2013an, I graduko 1 mailako apalak.

· Prestazioak bateraezinak dira euren artean, egoitzazko atentzio iraunkorrarekin bezala. Aldiz, bateragarriak dira zenbait zerbitzurekin , eguneko zentroa eta etxeko laguntza.

Hona hemen, laburki, gradu eta mailen araberako prestazioak:

Zerbitzuarekin lotutako prestazio ekonomikoak

Mendetasuna duen pertsonak 3 hilabete baldin badaramatza itxaron zerrendan eguneko zentro batean edo erresidentzia batean sartzeko eta plazarik lortzen ez duenean, ordezko plaza pribatua kontratatzeko prestazioa jasoko du.

Ezinbestekoa da

-Eskualdeko zentro publikoetan lekurik ez izatea.

-Aurretik eskualdeko plazaren bati uko egin ez izana.

-Plaza aurkitu duen zentro pribatuarekin aurre kontratu bat izatea.

Inguruko zainketarekin loturiko prestazio ekonomikoa

Mendekotasuna duen pertsona senideren batek etxean zaintzeko.

Ezinbestekoa da

-Zaintzailea 18 urtetik gorakoa eta mendekotasuna duen pertsonaren senidea izatea, hirugarren mailako odolkidetasun edo afinitate artekoa, gutxienez.

-Gizarte segurantzan altan egotea edo hitzarmenaren bidez konbenioa sinatu orduko alta izatera pasatzea.

-Biak etxe berean erroldatuta egon eta bertan bizitzea.

-Prestazioa egokia izatea mendekotasun gradu eta maila horretarako.

-Etxearen bizitzeko baldintzak egokiak izatea.

Zainketa pertsonalerako prestazio ekonomikoak

Laguntzaile pertsonalak kontratatzeko laguntza ekonomikoak dira, hezkuntza edo lanerako sarbidea eta eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan autonomoki parte hartzea errazteko laguntzak. Prestazio hau zuen senideak "mendekotasun handia" balorazioa izanik soilik jaso dezake.

Ezinbestekoa da

-18 urtetik gorako pertsona izatea, senidea ez izatea, legezko erresidentzia eta lana egiteko gaitasuna duena.

-Ematen den prestazioa egokia izatea mendekotasuna duen pertsonak nolako beharrak dituen kontuan izanda.

EGOERAK EZBERDINAK DIRELAKO,zuen egoeraren berri ematera gonbidatzen zaituztegu laguntzarik dagokizuen edo ez jakiteko.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia