Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

"KUADRILLA EGUNA" BEASAINEN

Aurten Kuadrilla eguna maiatzaren 7an ospatuko dugu Beasainen.

Azken urteotan  lagun talde berriak sortu dira herri ezberdinetan. Horiek ere festara gonbidatu nahi ditugu, beraiek ere jai egun honetaz gozatu dezaten.  Hori dela eta izenari aldatu diogu Txolarte Egunari eta hemendik aurrera KUADRILLA EGUNA ospatuko dugu. Inklusioaren ikuspegitik gainera, lagun taldeen festari hobe egokitzen zaion izena dela uste dugu, eguneratua eta freskoa!

Jaialdia Beasaingo Antzizar Frontoian izango da eta eguerdiko 12.30etan hasiko da. Bertan, Beasaingo Txolartea izango dugu ongietorria emateko eta talde guztiek bere agurra egiteko aukera izango dute. Marsel magoaren eskutik animazioa izango dugu eta ondoren Gureak katering zerbitzuak prestatutako kuadrilla bazkaria.

Arratsaldean  musika eta dantza DJ ta guzti, 16:30ak arte!

Sakatu hemen jaialdiaren programazioa deskargatzeko

ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!

 

Irakurketa erreza Aurten Txolarte Egunari izena aldatu diogu.
Hemendik aurrera Kuadrilla Eguna izango da lagun talde gehiagok parte hartzea nahi dugulako.
Kuadrilla eguna maiatzaren 7an ospatuko dugu Beasaingo Antzizar frontoian
Jaia hamabi eta erdietan hasiko da eta Marsel Magoa ikusteko aukera izango dugu.
Ondoren kuadrilla bazkaria izango da eta arratsaldeko lau eta erdietan arte dantzaldia izango dugu.
Despues habra una comida y bailaremos hasta las cuatro y media de la tarde.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia