Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IZAN BOLUNTARIO UDAN

Uda iristear dago eta iada hasi gara abuztuko oporraldiak antolatzen. Aurtengoan 40 talde baino gehiago izan dira abuztuaren 1etik 23ra oporretan bidaiatuko dutenak Calella, Jaca, Pineda edo Candasen besteak beste.

Urtero bezala gurekin oporretan joan nahi duten hainbat boluntarioen laguntza izango dugu, euren laguntza ezinbestekoa baita adimen urritasuna duten pertsonek oporretan ondo pasatzeko.

Gure oporretan parte hartu nahi baduzu, berdin dio lehen aldia izan edo ez, jarri zaitez Olatz Mirandarekin harremanetan (943 42 39 42) edo idatziozu korreo bat olatzmiranda@atzegi.org helbidean. Animatu esperientzia hau bizitzera!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia