IRUNGO TXOLARTEAREN EGOITZA BERRIAREN INGURUAN |
Dakizuen bezala, Irungo Txolartearen egoitza Palmera Montero Zentro Zibiko berrian kokatuko da laster. Leku aldaketa kurtso berri honen hasieran egitekoa bazen ere, Irungo Udaletik lokal berria azarorako prest egongo dela esan digute. Honengatik, Irungo Txolartean burutuko diren ekintza guztiak kale Nagusiko lokalean egingo dira momentuz. Ekintza desberdinetako dinamizatzaileek lekualdatzearen dataren berri emango dizuete laster.