GABONETAKO POSTALAK |
Gabonak hurbil ditugularik, iaz bezala, gabonetako postalak jarriko ditugu salmentan. Askok gogoratuko duzue aurreko urtean adimen urritasuna duten haurrekin egin genituen sormenezko saio batzuen ondoren sortu genituela postal oso atzegizale eta dibertigarri batzuk. Aurtengoan ere, Atzegiko bulegoetan izango dira salgai nahi duenarentzako.