ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO SAIOAK AMAITU DIRA |
Joan den ekainean etengabeko prestakuntzako azken saioa izan genuen.
Ikastaro hauetan modu independentean bizi diren pertsonek parte hartu dute.
Sare sozialen eta bizi ohitura osasuntsuen inguruko formazioa jaso dute.
Denbora librea planifikatzen eta oporrak antolatzen ere ikasi dute.
Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleek saioak antolatzen lagundu digute.
Proiektu hau Fundación ”la Caixa”-ren lankidetzari esker garatu da.