Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ELKARRION FUTBOL INKLUSIBOAREN III. SARIA

Atzo Zubietako zelaietan Futbol Inklusiboaren #Elkarrion Sariaren hirugarren edizioa ospatu genuen. Ekimen hau  Real Sociedad Fundazioaren kolaborazioarekin antolatu da hirugarren urtez eta aurtengoan 100 kirolari baino gehiago parte hartu dute; besteak beste, Atzegiko futbol taldeko jokalariak, Errealako harrobiko gazteak eta hitzartutako Billabona, Ostadar eta Añorgako kirolariak. Goizetik hasi zen talde mixtoen arteko 4x4 partidatako ligaxka. 

Giro paregabean disfrutatu zuten bertara hurbildu ziren kirolari, senide, boluntario eta lagunei. Ez dugu aukera galdu nahi eta eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan egon zineten guztioi zuen poza eta ilusioarengatik. hona hemen ekimenaren hainbat argazki.

Argazki bilduma ikusi

Zuekin konpartitu nahi dugu jardunaldiaren bideoa, momentu hoberenak biltzen dituena.

Bideoa ikusi

Honez gain, ekimenaren inguruan hainbat berri publikatu dituzte medio ezberdinetan. Ondorengo esteketan klik eginez berriak ikus ditzakezu.

Diario Vasco

Noticias de Gipuzkoa

DonostiTik

Dagoeneko hurrengo urteko edizioa iristeko irrikitan gaude!!!!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia