Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BIZITZA INDEPENDENTEA EGITEN LAGUNTZEKO PROGRAMA

                  Aurki martxan jarri nahi dugun programa pilotu  baten berri eman nahi dizuegu. Bizitza independentearen aldeko Laguntza Programa da.

 

         Era independentean bizi nahi duten adimen urritasuna duten pertsonei ei eta hauen senideei laguntza eskaintzea da gure helburua, etxean beharrezko jotzen ditugun apoioekin bizi ahal izan daitezen behar dituzten baliabideak  eskaintzea. Batzutan, adimen urritasuna duten pertsonek beren kasa bizi nahi izaten dute baina ez dute beraien asmoa aurrera ateratzeko modurik aurkitzen  (etxea aurkitzeko zailtasunak, etxe kideekin konpartitzerik ez, etxean behar dituzten laguntzak aurkitzeko arazoak….)

 

         Senideei Laguntzeko Atzegik daukan Zerbitzuak asmo hauei bere laguntza eskaini nahi die, era indibidualizatuan, errealitate bihur daitezen. Gure helburua era independientean bizi nahi duten sendi eta pertsonei  laguntza eskaintzea da, pertsona hauek benetako protagonistak izan daitezen eta beraiekin batera etxean nolako laguntza behar izango duten erabaki dezaten (elikadura, garbiketa…)

 

 

         Hasiera batean, programa hau  laguntza puntuala behar duten pertsonentzako pentsatuta dago, autonomia maila altua dutenentzat alegia. Laguntza handiagoa behar duten pertsonentzako (arina, erdi mailakoa edo altua) aspalditik daukagu Etxebizitza Zerbitzua Atzegin, gaur egun 157 lagunentzat zerbitzua ematen duena. Gainera, laguntza jeneralizatua behar duten pertsonentzako Uliazpi Fundazioak bere etxeetan eskaintzen du zerbitzua, dakizuen bezala.

 

         Zuen esku gaude egitasmo honetaz informazio zabalagoa eskaintzeko. Adimen urritasuna duen pertsonari  paper garrantzitsua eskaintzen diola uste dugu, bere interesetan eta bizitza proiektuetan oinarritua  eta behar dituen laguntzekin bat datorrena: familia, ingurunea, Atzegi…Erraz uler daitekeen bezala, pertsona adina programa izango dugu; beraz, programaren ezaugarri gehiago era generikoan zehaztea zaila da eta, gainera, gure asmoaren aurkakoa, pertsona bakoitzaren azterketatik sortu nahi bai dugu laguntzaren planifikazioa.

 

         Informazio gehiago nahi izanez gero, Atzegira deitu (943423942) eta Mitxel, Aloña edo Ainhoarekin hitz egin.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia