Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AZALPENA

2005EKO ATZEGIn KANPAINA

"DESBERDINTASUNEK BAT EGITEN GAITUZTE"

 

"Guztiok gara desberdinak. Ez dago gaigabezi bat izan beharrik hala izateko"

Kim Peek

1960an seme-alaba "desberdinak" zituzten aita eta ama talde batek bat egin eta ATZEGI sortu zuen adimen urritasuna zuten beraien seme-alaben eskubideen alde borrokatzeko.

Gaur egun, 45 urte pasa ondoren, gure artean desberdinak garen gurasoak eta seme-alaba desberdinak ditugunok ATZEGIn bat eginik jarritzen dugu, adimen urritasuna duten pertsonei behar dituzten laguntzak eskaintzeko helburu berdinarekin, beraien bizi kalitatea hobetuaz.

Aita eta ama desberdinak, seme-alaba desberdinak, adimen urritasun mota desberdinak, gizarte desberdina... ATZEGIk helburu hirukoitz batekin elkartzen gaitu:

. Bakarrik ez egotea,

. Adimen urritasuna duten pertsonei garatzeko aukerak eskaintzea eta

. Gizartea aldatzea, pertsona hauekiko jarrera positiboak bultzatuaz, gizarte ATZEGIzaleago bat lortuaz.

Bat egin nahi al duzu? Egin zaitez ATZEGIzale, adimen urritasuna duten pertsonei zure laguntza eskainiaz (autobusean, zinean, kalean...), beraien espresaera eta erritmo desberdinak onartuaz eta momentu konkretu batetan nahasturik edo zailtzasunen baten aurrean daudenean beraiekin kolaboratuaz egoera horiek gainditu ditzaten.

Eman diezaiogun balioa desberdintasunari.

Lor dezagun GIPUZKOAk perstonen arteko desberdintasunei balioa eman diezaiola eta hauei esker aberastu gaitezen, desberdintasunek zailtasunak ez ditzaten ekarri borrokatuaz.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia