Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AURKEZPENA

2005eko KANPAINAREN AURKEZPENA 2005eko maiatzaren 23a, astelehena

JOSE LUIS ZALDUAren hitzak

 ATZEGI, Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea, 1.840 familiaren artean, 2.933 bazkide babesleren artean eta 3.150 atzegizaleren artean osatutako elkartea da. Atzegizalea da –ez dakienarentzat esango dut— lagun bat, bere izena eta helbidea emanez konpromiso bat hartzen duena: adimen urritasuna duten pertsonei laguntzea eguneroko bizitzako gorabeheretan. Atzegik sortuak dira Gipuzkoan diren zentro guztiak, eta horiei esker, adimen urriko pertsonek beren balio guztia erakusteko bidea izan dute. Momentu honetan,

. 120 pertsona daude Etxebizitza Zerbitzuak kasu eginda, gizartean txertatutako etxebizitzetan biziz.

. Ia 800 lagun dabiltza asteburuetako Txolarte edo aisialdi taldeetan. Horien erdiak, udako oporraldi programan ere hartu du parte.

. 400 pertsona ibiltzen dira –maiz samar- Kiroletako Programan.

. 51 pertsona daude Tutela Fundazioaren babesean.

Era berean,

. 213 pertsona, adimen urritasun handikoak, egoitzetan zainduta daude, eta beste 60 eguneko zentroetan, Uliazpi Fundazioaren bitartez.

Adimen urritasuna duten 1.570 lagun Gureak lantegietan ari dira lanean, 65 eguneko aktibitate zentroan, Goyeneche Fundazioaren lankidetzarekin.

2005eko KANPAINA

"DESBERDINTASUNEK BAT EGITEN GAITUZTE"

Beste behin ere jendearengana jo nahi dugu, adimen urritasuna duten pertsonen bizimodua errazteak duen garrantziaz JABETU dadin Gipuzkoako gizarte guztia.

Aurten, Ambar-en argazkia aukeratu dugu, bere aitaren besoetan dela.

Desberdintasunei balioa eman nahi izan diegu. Aberastu egiten gaituztela uste dugu. Desberdintasun guztiek. Hala, gure erronka desberdintasunek bat egin gaitzaten lortzea da, eta ez eragozpenak sortzea.

Gipuzkoako gizarte talde honekin bat egin nahi baduzu, eta zure familian adimen urriko pertsonaren bat baduzu, Bazkide familiar gisa egin dezakezu. Dirulaguntza bat eman eta elkartasunez lagundu nahi baduzu, bazkide laguntzaile gisa egin dezakezu. Eta adimen urriko pertsonekin errespetu eta laguntza jokabide bat izanda da lagundu nahi baduzu, berriz, zure datuak eman eta ATZEGIZALE egin zaitezke, informazio pixka bat bidaliko dizugu aldian behin.

Dei ezazu 943423942 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara: asociados@atzegi.org mailto:asociados@atzegi.org



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia