38 PERTSONA ARI DIRA BIZITZA INDEPENDENTERAKO FORMAZIOA JASOTZEN |
Bizitza independenterako formazio berria urrian hasi zen.
Ikasturte honetan 38 lagunek eman dute bertan izena
5 taldetan banaturik: Irun, Arrasate, Beasain eta Donostiako biak.
Prestakuntza saioetan, modu independentean bizitzeko abileziak lantzen ari dira
eta ekainera arte jarraituko dute horretan.
Bestalde, laster bizitza independenterako formazio aurreratua hasiko dugu.
Horri buruz gehiago jakin nahi baduzue
Atzegira deitu dezakezue informazioa jasotzeko (943 42 39 42).
Proiektu hau Fundación "La Caixa"-ren laguntzari esker garatu da.