Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2009KO KIROL EGOKITUAREN VII. ASTEA

Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak, Atzegi Kirol Elkartearen laguntzaz, Kirol Egokituaren VII. Astea  antolatu du eta datorren 2009ko Abenduaren 12tik 20ra ospatuko da Donostian. Bertara gerturatzeko aukera izango duzue eta egongo diren ekintza desberdinetan parte hartu ahal izango duzue ere bai. Ekintza horiek ondorengo hauek izango dira: 11ean Kirol Egokituaren inguruan argazki erakusketa, 12an Karate Trofeoa, 15ean Boccia eta Goalball Lehiaketa , 16an Kontxan kokatuko den Hegalak Kirol Egoitzaren etorkizunari buruzko hitzaldia, 17an remoergometro eta txirrindularitza proba, 19an Sentsibilizatze jardunaldia eta Pala Trofeoa, eta 20ean Saskibaloi txapelketa. Parte hartu nahi baduzue edo eta informazio gehiago behar baduzue bulegora dei dezakezue, 943 42 39 42 telefonora, eta Oscarrengatik galdetu..

Erantsitako fitxategiak:
Kartela PDF [1743Kbs.]


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia