Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2007KO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Aurtengo kanpainaren inguruan gabiltza dagoeneko. Aurten beste urtetan baino lehen ( hauteskundeak, aste santua eta abar direla eta).

Martxoaren 5ean hasiko da (prentsa aurrekoa) eta 10 egunean nonnahi ikusi behar gaituzte: karteletan, irratian, telebistan, egunkarietan... denon ardura da gure mezua zabaltzea.

Giza Eskubide Zinemaldiko arduradunek VIctoria Eugenian gure Laburmetraien Txapelketaren irabazleak ikusteko aukera eman digute. Horrela, martxoaren 8an ekitalde bat antolatuko dugu berritu berri duten antzerki honetan.

Martxoak 9ean, kanpainako ekitaldi nagusia, Kutxako Andia kaleko aretoan ospatuko dugu, ohi den bezala.Ekitaldi alai, freskoa eta sorpresekin nahi dugu: musika, dantza...

Larunbatean, berriz, tailer bat antolatu dugu. Angels Ponce katalana, "Estreseko uneei nola aurre egin" buruz lagunduko digu bi saioetan (goisez eta arratsaldez).

Guzti honen berri eskutiz baten bidez zabalduko dizuegu laisterrean...

Klikatu hemen informazioa zabaltzeko



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia