Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA 2016

"ATZEGIZALE"-EN KEINU TXIKIEK ALDE HANDIA SUPOSATZEN DUTE ADIMEN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN EGUNEROKOAN

Kanpainaren xedea pertsona anonimo horien jarrera positiboak aitortzea da; izan ere, horiei horiei esker adimen desgaitasuna duten pertsonen egunerokoa errazagoa baita. Adimen desgaitasuna duten personak diren bezalakoak, euren erritmoarekin eta izakerarekin, errespetatzen dituzten  dendari, bizilagun eta bestelakoak jarri nahi da.

#KaleAtzegizale lelopean, kalea "atzegizaleagoa" izatea lortu nahi dugu, jarrera positibo horiek orokortuz eta ingurune inklusiboagoa lortzeko.

 
Laura eta Ander, kanpainaren protagonistak

Laura eta Ander kartelen eta bideoen protagonistak dira. Eguneroko egoera arruntetan azaltzen direlarik; ileapaindegian eta polikiroldegian, keinu txiki horiek desgaitasuna duten pertsonen eguneroko bizitza zenbat hobetu dezaketen erakutsi nahi dute. Bai bideoetan baita karteletan ere, modu argian azaltzen da "atzegizale" jarrera izatea eta ez izatearen arteko aldea.


Atzegizale Naiz

Eskuorria Atzegizale diren eta jakin gabe, bere jarrerarekin, adimen desgaitasuna duten pertsonen egunerokoa errazten duten pertsona horiek aitortzea eta eskerrak ematea da. Keinu txiki batek alde handia suposatzen du. Jarrera kontua baino ez da!

Sarean

"Ikusten ez duguna ez da existitzen". Horregatik atzegizale jarrerak ikusgai egin nahi ditugu jarrera hauei balioa emateko eta gizartean orokortzeko. Urte osoan zehar, adimen desgaitasuna duten pertsonek #KaleAtzegizale hashtag-arekin argazkiak bidaltzeko aukera izango dute WhatsApp bitartez. Mikrositean argazki #KaleAtzegizale bat bidaltzeko argibideak daude eskuragarri. Bertan, kanpaina bideoak eta #KaleAtzegizale argazkiak ikusteko aukera izango duzue urte osoan zehar. 

Sartu #KaleAtzegizale mikrositean

"Atzegizale Naiz" txapak 

#KaleAtzegizale txapa batzuk ere egin ditugu. Hauek urte osoan egiten diren ekitaldietan, hitzaldietan, ferietan, ... banatuko dira kanpainari jarraipena emateko.

 

Kontuan izan behar dituzun datak

Kanpainaren iraupena: Urriaren 10etik 30era.

Aurkezpen prentsaurrekoa

Urriaren 10ean, 10,30etan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregian (Donostia).

Kanpainaren ekitaldi nagusia

Urriaren 18an, 18,30etan Donostiako Antzoki Zaharrean

Gonbidapena eskuratzeko Atzegira deitu (943 42 39 42) edo atzegizale@atzegi.org helbidera idatzi dezakezu.

Eskualdeetako ekimenak

URRIAK 11

  •     AZPEITIA (19.00etan San Agustinen)


URRIAK 13

  •     EIBAR (18.00etan Txolartean -Arane 9-)
  •     IRUN (18.00etan Zabaltza plazan)


URRIAK 15

  •     ANTZUOLA (10.30ETAN Ikastolan)
  •     DONOSTIA (Estropada akademikoa Urumean)

URRIAK 19

  •     ERRENTERIA (18.30etan Niessen Merkatalgunean)


URRIAK 20

  •     TOLOSA (19.00etan Tingladoan)


URRIAK 21

  •     ZARAUTZ (18.00etan Musika plazan)
  •     LEGAZPI (18.30etan Kale Nagusian)

URRIAK 27

  •     HERNANI (18.30etan Plaza Berrian)


URRIAK 29

  •     BEASAIN (12.00etan Zubimusu Plazan)

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.