Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA 2010

Gure aurtengo kanpainaren leloa honakoa da: “Egunen batean ez dugu kartel honen beharrik izango, Imajinatzen duzu?” eta honekin, etorkizunerako mezu bat helarazi nahi dugu, adimen urritasuna duten pertsonak hiritar guztiak bezala eskubide guztien jabe izango direla imajinatuz eta aukeren berdintasuna (hezkuntzan, lanean, etxebizitzan, elkarren arteko erlazioetan...) erreibindikatu behar ezin izango. Liburuxkan, “Egunen batean ez dugu liburuxka honen beharrik izango, imajinatzen duzu?” lelopean, adimen urritasuna duten 6 pertsonen testigantza jasotzen ditugu, guretzat hain arruntak diren eta beraientzat oraindik imajina ezinak diren egoera ezberdinak imajinatzen dituztelarik.
KARTELAK JARTZEA ETA FOILETOEN BANAKETA: Kartelak 2010ko maiatzak 17tik aurrera jarriko ditugu. Egokiena kartelak egun horretan bertan jartzea da, posible izanez gero, eragina handiagoa izan dadin eta honela jende gehiagora iritsi gaitezen. Foiletoak ere egun horretatik aurrera banatzea komeni da. KANPAINAREN EKITALDI NAGUSIA: Maiatzaren 18an, 18.30tan, Donostiako Andia kaleko Kutxa Aretoan. Kanpainaren aurkezpen eta azalpena. "Imajinatzen dut etorkizun batean..." adimen urritasuna duten pertsonen ilusio konkretuak. Laburmetraien III. lehiaketaren eta bideoklipen I. lehiaketaren sarien ematea.
Hemen ikus dezakezue aurten erabili dugun soporte grafikoa...
 


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.