SEXUALITATEAREN TAILERA |
Zuetako batzu gogoratuko zarete iaz antolatu genuen sexualitateari buruzko tailerarekin. EHUko irakaslea den Javi Gomez Zapiainek lagundu zigun, 9-15 arte urteko gazteei formakuntza ematen
Orain 16-.21 arteko gazteei tokatzen zaie txanda. Iaz interesaturik zinetekin laister harremanetan jarriko gara baino aukera ere zabaltzen dugu orain interesaturik zaudetenontzat ere. Pentsatutako datak hauek dira:
Apirilak 16. 18,00etan Villa Marin. Familientzako saio informatiboa
Apirilak 23 eta 30. 18,00etatik 20,00etara. Tailerrak gazteekin
Berriro ere Javi Gomezek lagunduko digu eta informazio gehiago behar baduzue, deitu lasai Atzegiko bulegora (943 42 39 42)