Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KIROLA ELKARREKIN 2016

Martxoaren 13an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin.

Hau bostgarren edizioa izango da eta espero dugu 10 elkarteetako  300 kirolari inguru elkartzea bost kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala eta aurten boloak ere bai.

Aurreko urteetako arrakasta aintzat hartuta, ekimen hau urtero egitea erabaki genuen. Aurten ATZEGI, Izadi Zaleak, Legazpiko Igeriketa Taldea, Ilintxa eta Pilota Eskolaz gain, Danantzako Bolo elkarteak ere parte hartuko du.

Eguneko egitaraua hau izango da:

  • 9:15ean Kirolariei harrera
  • 9:30ean  mendi martxa kiroldegitik Aztiri aldera abiatuko da.
  • 10:00etan igeriketa,  futbola, pala eta bolo txapelketak hasiko dira.
  • 13:30 inguruan Gizarte-zentrora joango gara eta bertan bazkaldu eta dantza egingo dugu.

Irakurketa erreza Martxoaren 13an Kirola Elkarrekin egingo da Legazpin.
Kirola Elkarrekin jaialdian 300 kirolari baino gehiago elkartzen dira kirola egiteko.
Aurten mendi ibilerak, futbola, boloak eta igeriketa egingo da.

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia