Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KANPAINAKO EKITALDIA ANTZOKI ZAHARREAN

 Atzo izan genuen kanpainako ekitaldi nagusia Antzoki Zaharrean. Emozioz, barrez, oroitzapenez eta ilusioz betetako hitzordua izan zen. Atzokia Atzegiko partaidez, boluntarioz eta familiez bete zen, besteak beste. 

Lehenengo, lehengo urtean bizitako guztiaren errepaso bat egin genuen: 'Gure txanda da' kanpainak hartu duen indarra komentatu genuen; azken urtean, hainbat entitate gerturatu dira Atzegira gure boluntarioen laguntza eskatzen; boluntario hauek oso ondo erakutsi dute boluntariotza egiteko gogoa eta gaitasuna dituztela. Hau guztia azaltzeko, boluntarioek, familiek eta entitate kolaboratzaileek hitz egin zuten. Bestalde, Eibarrek Liga Genuinen duen taldeaz hitz egin zen, aurten izan baita euren lehen urtea.

Gero, 'Bizi gure errealitate intelektuala eta mugak hautsi' kanpaina aurkeztu genuen; adimen desgaitasuna daukan pertsona batek bere eguneroko bizitzan izan ditzazken zailtasunak erakutsi genituen; horretarako, bertan egon ziren Mikel eta Eli, kanpainaren bideoko protagonistak. Gainera, antzerki txiki batzuk ere egin genituen eta ulertzerko zailak diren egoera batzuk erakutsi genituen. Horren helburua gauzak modu ulerterraz batean jarri behar direla erakustea da. Orain, gizarteak ere "adimen desgaitasunaren betaurrekoak" jartzea nahi dugu, ulertzeko zailak diren gauzak detektatu eta aldatzeko pausua emateko.

Hemen dauzkazue atzoko argazki batzuk



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.