Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AZALPENAK

Kanpainaren iraupena: 2007ko martxoak 5etik 15era

 

         “Asko begiratu arren, ez nauzu ikusten”. Hau da aurten aukeratu dugun leloa. Adimen urritasuna duten pertsonei begiratzen diegu, batzutan asko begiratu ere... baina benetan ikusten al ditugu?

“Desberdinak” diren pertsonei arretaz begiratzen diegu baina... esfortzurik egiten al dugu nolakoak diren pentsatzeko?

 

         Hauxe da esaldi honekin helarazi nahi dizuegun ideia. Ikasi dezagun pertsonak IKUSTEN (bere gustuak, zaletasunak, izaera, ezinikusiak... azken finean, ezagutzen). Ezgaitasuna baino haratago IKUSTEKO gai izan gaitezen.

 

Honetarako, ikusten duzuena bezalako 10.000 kartel baina gehiago zabalduko ditugu eta baita ATZEGIzale gehiago lortzeko foiletoak ere (ATZEGIzalea: begiratzean bakarrik gelditzen ez den pertsona, “ikusten” dakiena eta besteok ere adimen urritasuna duena pertsona bezala ikus dezagun saiakera egiten duena).

 

Zuen laguntzarekin kontatzen dugu, gure mezua zabaltzean, prentsan eta telebistan ikus gaitzaten, eta begiratze hutsean ez daitezen gelditu; irratian aditu gaitzatela, ez entzun bakarrik...



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia