Atseden Programaren helburua familiei denbora, interesak eta beharrak uztartzen laguntzea da.
Horretarako, urte osoan zehar, 16 urtetik gorako adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako egonaldiak eskaintzen ditugu asteburuetan eta zubietan. Gainera, astebeteko egonaldiak antolatzen dira Pazko astean, uztailean eta abuztuan.
Egonaldian zehar, begirale kualifikatuak arituko dira taldea dinamizatzen eta hainbat jarduera eskainiko dizkiete esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin. 
 
Egonaldiak Donostiako Gros auzoko Villa Mari etxean egiten dira, baita Eibarren ere, Toribio Etxeberria kaleko pisuan. 
Parte hartzen duten familiei aldez aurretik egutegia bidaltzen zaie Atsedeneko datekin. Era berean, familiek data zehatzei buruz egindako eskaerei erantzuten saiatzen gara, baita aurre egin  beharreko larrialdi-egoerei ere.
Pazko eta Abuztuko egonaldiak, oporraldiekin batera egiten direnez, gure opor-programan laguntza-premia gehien izateagatik parte hartzen ez duten pertsonei zuzenduta daude.
Blog bat dugu, bertan egonaldi bakoitzean egindako ekintza guztien argazki pila ikusteko aukera duzue.