Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ASTEBURUKO EKINTZAK

Ondoren pasa den asteburu honetan burutu diren hainbat ekintza eta ekitaldien berri eman nahi dizuegu. Ikusten duzuen bezala askotariko eta ugariak dira!

Debagoiena eskualdeko jaialdia

Larunbatean ospatu zen Aretxabaletan Debagoienako Atzegiko familien jaialdia. Hasteko hitzaldia izan genuen Zaraia-Arkupe Kulturetxean. Bertan 2014ean egindakoak gogorarazi eta Atzegiko kide izatearen garrantziaz jardun ginen. Aratz taldeak egindako azken laburmetraia ikusteko aukera izan genuen. Ondoren bailaran aurrera eraman nahi diren proiektu berriak ezagutzera eman genituen.

Ondoren herriko frontoian 130 lagun baino gehiago elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta ondoren dantzan aritzeko. Argazkiak ikusteko egin klik ondorengo estekan.

Argazkiak ikusi

Bertako komunikabideek jaialdiaren berri eman dute ondorengo estekan ikus dezakezuen bezala.

Berria ikusi

Asteburu pasa Arantzazun

Atzegiko gazte talde batek asteburua pasa du Arantzazun. Egonaldian hainbat ekintza ludiko egiteaz gain jende berria ezagutu eta aisialdiko aukerak zabaltzeko aukera eman die. Ekintza hau  Elkarrekin Bila proiektu sozialari esker burutu dugu eta momentu oro bertako boluntarioen laguntza jaso dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu egindako harreragatik eta eskainaitako arreta eta maitasunagatik. Partehartzaileei, ilusio eta gogorik ez galtzea eta irteeran egindakoa oso aberasgarria izan dadila opa diegu.

Alzako igeriketa txapelketa

Larunbatean izan zen Alzako polikiroldegian igeriketa egokituko XXI. txapelketa. Bertan 110 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten, hauek Uribe Kosta, Apdema, Gautena, Nafarroako Kirol Egokituko Federazioa, Konporta eta Atzegi ordezkatzen zituztelarik.

Donostiako Txolartea Villa Marin

Donostiako Txolarteko Gatlzagorri Taldeak Villa Marin pasa du asteburua. Dakizuen bezala Villa Marin Atseden programa burutzen da ia astebururo. Dena den, Txolarteek ere badute asteburu bat bertan pasatzeko aukera ere.

 

anterior  
  siguiente


 Galeria  Aurkezpena  Diapositiba


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.