Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AGUR-BAZKARIA ANARENTZAT

Pasa den ostiralean ospatu genuen Ana Atristainentzako agur-bazkaria. Atzegiko bulegoko langileak Villa Marin elkartu ginen Anarekin batera urteetan bizi ditugun hainbat istorio eta bitxikeri gogora ekartzeko.  Hainbat urtetan egindako lana eta ahaleginen ondoren erretiroaz gozatzeko garaia iritsi zaio eta Atzegitik egindakoengatik zoriondu eta hoberena opa diogu bere bizitzako etapa berri honetan. Mila esker Ana! 

Argazki batzuk ikusteko egin klik hemen.

Azkenik, Anak bazkarian esandako hitz hunkigarriak jasotzen ditugu ondoren:

“15 urte nituela Txolarten boluntario bezala hasi nintzela atzo zela badirudi ere, 1970an izan zen. Villa Maritik 150 metrotara, Jesuitek utzitako lokal batean.

Momentu horretan Kany aurkitzeak berebiziko garrantzia izan zuen niretzako.  Nere bizitzako proiektua markatu zuen ilusioa eta konpromezua trasmititu ninduen, gintuen...  Eta biziki onartu nuen,  erromantizismoaren mugak gaindituz. Eta dagoeneko 46 urte igaro dira! 

Orain amaitzen da nire etapa profesionala. Mototsa moztu nuen, buruzuriak irten eta urteen ondorioz min batzuk ere baditut.... Baina aldatu ez den zerbait, bizitza duin bat lortzeko borrokan elkartu garen pertsona guztiekin, elkarrekin egonaz disfrutatzen jarraitzen dudala da.

Jakitunek diote zoriontasuna gure egunerokotasuneko esperientzien ondorio diren sentimenduak batzearekin eraikitzen dela; eta ez bakarrik sentimendu atseginekin, baita haserre, sufrimendu eta gogor lan egitearekin, beti ere, zentzuzkoa bada eta xede bat duenean. Hau da, gaurko zoriontasunaren zati bati uko egin etorkizunean zoriontsu izateko. 

Eta hortan nabil orain, zoriontsu naiz iraganeko oroitzapenak gaur egungo zoriontasunean isladatzen direlako. Eta aldi berean, pozik nago oraindik bizitzeko dudan guztiagatik. Eskerrik asko"



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia