Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2018. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

GURE TXANDA DA

Aurten adimen desgaitasuna duten pertsonak boluntario lanetan aritzen direla erakutsi  nahi dugu Gure Txanda da kanpainarekin.

Aurtengo kanpainak helburu bikoitza du: alde batetik, adimen desgaitasuna duten pertsonek boluntario izateko duten gaitasuna ikusgai egitea, eta bestetik, boluntario izateko aukera berriak bilatzea. Gero eta pertsona gehiago hurbiltzen dira Atzegira boluntario izateko interesarekin, eta askok errepikatu nahi dute edo beste zeregin egonkorragoa bilatu nahi dute.

Atzegitik dagoeneko Elikagaien Bankua, Lilaton, Ehunmilak edo San Silvestre erakundeekin lanean ari gara. Esperientzia hauek oso "positiboak" izan dira bi aldeentzat, eta kanpaina honekin boluntarioekin lan egiten duten erakunde gehiago erakarri nahi ditugu aukera berriak sortzeko. Atzegitik uste dugu boluntariotza inklusio modu bat dela, baliagarri sentitzeko balio duena, eta besteei laguntzeko grinak ilusio handia pizten du.

 

Kartelak

Boluntaritza egiteko bi modu ezberdin erakusten dituzte kartelek, eta boluntarioekin lan egiten duten erakundeentzat adibide izan nahi dute.         

  

Bideoa

Bideoak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat boluntaritza egiteak duen balioa erakutsi nahi du.

Ikusi bideoa

Sarean

Atzegi.eus/guretxandada espazioa sortu dugu kanpainaren berri eman eta honen jarraipena egiteko. Bestalde, sare sozialetan ere kanpainaren inguruko informazioa emango dugu.

Foiletoak

Azalpen foileto batzuk diseinatu dira, boluntaritzarekin lan egiten duten erakundeei banatzeko.

      

Kontuan izateko datak

Kanpainaren iraupena: Urriaren 3tik 11ra

 

Aurkezpen prentsaurrekoa

Urriaren 3an, 11.30ean, Gipuzkoako Foru Aldundian.


Kanpainako ekitaldi nagusia

Urriaren 9an, 18.30ean, Antzoki Zaharrean.


Aurkezpenak eskualdeetan

URRIAK 4:

  • ZARAUTZ (17.30ean, Txolartean)
  • IRUN (18.00etan, Ensantxean)
  • EIBAR (13.30ean, Txolartean)

URRIAK 5:

  • TRINTXERPE (18.30ean, Serafín Esnaola plazan)
  • AZPEITIA (19.00etan, Herriko plazan)

URRIAK 8:

  • BEASAIN (18.30ean, udaletxeko batzar aretoan)
  • HERNANI (18.30ean, plaza Berrian -euria egiten badu, Atsegindegin)

URRIAK 10:

  • LEGAZPI (18.30ean, kultur etxean)
  • TOLOSA (19.00etan, Zerkausian)

URRIAK 11:

  • ARETXABALETA (19.00etan, Aratz lokalean)


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia