Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA 2015


#HorrelakoaDaNireBizitza

#HORRELAKOADANIREBIZITZA

Urtero lez ATZEGIK, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak, pertsona hauen eskubide edo euren bizitzako aspekturen batean eragiteko sentsibilizazio kanpaina martxan jartzen dugu. Aurten, adimen urritasuna duten pertsonen bizimoduaren inguruan dagoen ezjakintasunean eragin nahi du. Oraindik kolektibo honen inguruan aurreiritzi eta estereotipo faltsuak existitzen dira, bai euren jarrera (maitagarriak dira, haurrak bezalakoak dira, ez dute iritzi propioa, …) baita euren bizimoduari dagokionez ere (ez dute lanik egiten, ez dira dibertitzen, ez dute lagunik, …).

ATZEGITIK, kanpaina partehartzailea eta ausarta honen bitartez, aurreiritzi eta estereotipo hauek apurtu eta Gipuzkoa osoari kolektibo honen errealitatea hurbildu nahi dugu. Oso kolektibo anitza dela, eta beste edonorrekin gertatzen den bezala, baliagarria den eredu bakarra ez dagoela azpimarratu nahi dugu.

Kanpainako web atalean sartzeko egin klik hemen.

KANPAINAKO EKITALDIAK

Kanpainaren iraupena:  Urriaren 5etik 16ra.

Prentsaurrekoak:


Urriaren 5ean

 

  • DONOSTIA (11.00etan Foru Aldundian)

Urriaren 6a

  • AZPEITIA (18:30etan Sindikatu Zaharrean)
  • TOLOSA (18.00etan Tolosako Txolartean)

Urriaren 7an

  • LEGAZPI (18.00etan Kulturetxea)
  • RENTERIA (18.30etan Niessen plazan)

Urriaren 8an

  • EIBAR (12.30etan Eibarko Txolartean)

  • IRUN (18.00etan Zabaltza Plazan)

  • BEASAIN (18.00etan udaletxeko batzar aretoan)

  • ARETXABALETA (19:00etan Aratz lokalean)

14 de octubre

  • USURBIL (18.00etan Kulturetxean)

16 de octubre

  • ZARAUTZ (18.00etan Zarauzko Txolartean)

Kanpaina aurkezpen ekitaldia:

Urriaren 13an 18,30etan Donostiako Antzoki Zaharrean.

 

KANPAINAREN EUSKARRIAK

Kanpaina atzegi.org/horrelakoadanirebizitza web orrian kokaturiko galdetegi batean oinarrituta dago. Honi esker, edonork era ludiko eta dibertigarrian, kolektibo honen inguruan duen ezagutza maila neurtzeko aukera izango du, etxebizitza, lan, aisialdi, etb. Esparruetan eraginez.

Honez gain, bi kartel sortu dira, Lucia eta Sergio protagonistatzat dituztenak, adimen urritasuna duten pertsonak zein aktibo eta partehartzaile izan daitezkeen adibide direnak. Bideo bat ere sortu dugu, sare sozialen bitartez hedatuko duguna. Bertan, protagonistek gizartean hedatuta dauden aurreiritzien inguruan hausnarketa egitera gonbidatu eta web orrian kanpainari eskeinitako atalean dauden galdetegietan parte hartzera animatzen gaituzte.

#HorrelakoaDaNireBizitza hashtag-aren bitartez Atzegik adimen urritasuna duten pertsonei argazkiak bidaltzea eskatzen die, Gipuzkoako gizarte osoari euren bizitza nolakoa den kontatzeko. Argazki hauek Twitter, Facebook eta Instagramen bitartez edo WhatsApp-eko 609 703 706 zenbakira bidaliaz.

Kanpaina honi urte guztian zehar jarraipena emateko asmoarekin, pegatina batzuk sortu dira galdetegiekin batera ikastetxeetan hitzaldiak emateko erabiliko direnak, kolektibo honen errealitatea hezkuntza munduan zabaltzeko.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia