Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SENTSIBILIZAZIO KANPAINA BERRIA AURKEZTU DU ATZEGIK

 Gaur Atzegiren sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu dugu. 

Kanpainaren leloa 'Nire erara bizitzeko erronka' da eta desgaitasun intelektuala duten pertsonek nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du. Kolektibo horren probilen eta bizi aukeren aniztasuna ere islatu nahi du kanpainak. Adimen desgaitasuna duten pertsona askok badute nahikoa autonomia modu independente batean bizitzeko, betiere beharrezko laguntza jasotzen badute. Kanpaina honetan, Atzegik bizitzeko lau modu ezberdin erakutsi ditu bideo eta kartelen bitartez, eta eguneroko bizitzako erronka ezberdinak ikus daitezke. 

Gaurko aurkezpenean Atzegiko presidente den Josean Idoeta, Patricia Ayo kanpainaren koordinatzailea eta Maite Peña, Gizarte politikako diputatua, izan dira eta kanpaina azaldu dute. Bertan egon dira Jon eta Maider ere, kanpainaren protagonistetako bi, euren eguneroko bizitza pixka bat azaltzen. 

Gainera, gaur aurkeztu dugu kanpainaren lehen bideoa, Jonen egunerokotasunaren zati bat erakusten duena.

Bestalde, gaur hasi dira aurkezpenak eskualdeetan eta 19.30tan izango da Beasiango prentsaurrekoa udaletxeko pleno aretoan. 

Kanpainari buruzko informazioa nahi baduzu, egin klik hemen. 

Bihar izango da kanpainaren aurkezpen ekitaldia Antzoki Zaharrean. 18.30ean hasiko da eta oraindik sarrerak dauzkagu.

Bertara joan nahi baduzu, deitu Atzegira (943 42 39 42) eta eskatu zure sarrera. 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia