PLANETARIUM URDINA EKIMEN BERRIA |
Eureka! Zientzia Museoa ekimen berri bat prestatzen ari da Planetariumean uztailerako: PLANETARIUM URDINA adimen desgaitasuna duten pertsonei bereziki zuzendutako zinema inmertsiboko saioak antolatzen dituen ekintza da.
Lehenengo saioa igande honetan izango da eta 'Polaris' filma proiektatuko da 2Dn. 11.30an hasiko da, euskaraz izango da eta 30 minutu iraungo du.
Adimen desgaitasuna duten pertsonek 2,5 euro ordaindu beharko dute eta beraiekin doaztenek, 3,5 euro.