Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

OPORREK AURTEN BESTE MODU BATEKOAK IZAN BEHARKO DUTE

Aurten, Aisialdi eta Parte Hartze Zerbitzutik ezingo ditugu udako oporraldietako bidaiak antolatu (ez Txolarte eta ez Parte Hartuz), denontzat ezaguna den egoera dela eta. 

 

Osasun saileko autoritateek hori gomendatzen dute eta egokia da gure osasuna zaintzeko. Orain da gure burua zaintzeko momentua, aurrerago oporretara joateko aukera izango dugu!

Hala ere, gure aurtengo oporrez gozatzeko aukera izango dugu, beste modu batera. 

Gure aisialdia aprobetxatzea oso garrantzitsua da guztiontzat, gustatzen zaizkigun ekintzak eginez, plan ezberdinekin, errutinatik aterata... Horren inguruan pentsatzen ari gara ilusio handiz eta dauden aukerak aztertuz (talde txikietan ekintzak, goiz edo arratsaldez, txolarteak irekiz...).

Irudimena landu behar dugu orain eta horretan ari gara. Laister gure ideiei buruzko berriak izango dituzue eta zuen ideiak entzuteko prest ere bagaude. 

Animo eta laister arte!

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia