Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

MILA ESKER, BOLUNTARIO!!

 MILA ESKER, BOLUNTARIO!

Azken Parte Hartuz oporraldi hauek antolatzea inoiz baino zailagoa izan da; positiboak, kontaktuak, kalentura... arazo askorekin topatu gara eta topatu zarete boluntarioak. Hala ere, bere alde ona izan du egoera zail honek: beste behin, oso argi ikusi dugu denak talde bat garela, elkarlanean ari garela eta denok batera, Atzegiko bazkideek nahi duten aisialdia izan dezaten ahal dugun guztia egingo dugula.

Azken momentura arte kolokan egon diren oporraldi hauek primeran atera dira zuei esker!!

Eskerrik asko Zaragozara eta Salamancara joan zareten 14 boluntarioei. Batzuk azken momentuan deituta joan zarete , ezustean egindako proposamen bati baietz esanda. Beste batzuk, hasieratik egon zarete oporretara joateko prest. Zuetako asko ere topera ibili zarete boluntario berriak lortu nahian, beti laguntzeko prest zaudetela erakutsiz.

Mila esker joatekoak zinetenei, baina joan izan ezin duzuenoi! Zuek ere ahal zenuten guztia egin duzue, bileretan egon zarete eta gogo handia erakutsi diguzue, osasuna dela eta etxean gelditu bazarete ere. Azken momentura arte aritu gara zuekin hitz egiten, zein modutan laguntzea zeneukaten ikusiz... eta asko lagundu diguzue!

Beti izan dugu argi, baina orain, are eta argiago ikusten dugu: MUNDUKO BOLUNTARIO TALDE ONENA DAUKAGU!

Mila mila esker, bihotzez!


Aisialdi zerbitzua



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia