Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

JUANI IRAZUSTARI AGURRA

Atzo, apirilaren 4ean, Atzegiko Zuzendaritza Batzordeko bileran, Juani Irazusta agurtu genuen. Orain arte, idazkaria eta bokala izan da batzordean. 

Urte askotan Zuzendaritza Batzordeko kide izan ondoren, azkeneko bileran bere ordezko bat jartzea eskatu zuen eta atzo bukatu zuen bere ibilbidea batzordean. Argazkian ikus dezakezue Zuzendaritza Batzordeko hainbat kiderekin batera (falta direnak online konektatu ziren). 

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiogu Juaniri urte guzti hauetan zehar egin duen lanagatik, gehienbat Atzegiko Etxebizitza Zerbitzuari eman dion laguntza, esperientzia, denbora eta jakinduriagatik. 

Mila esker, Juani, eta elkar ikusten jarraituko dugu, ziur gaude bulegora bisitan etortzen jarraituko duzula!!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia